Gure Manifestua

2016an Greziara joan ginen, 2017an Melillara eta aurten Italiarantz abiatuko gara ehunka ekintzaile Salt-etik (Girona) Frantzia eta Italia arteko mugara, Ventimigliara, Siziliara eta Calabriara.

Mugak Zabalduz Karabanak, penintsulako 100etik gora kolektiboz osaturik, berriro salatu nahi ditu EBren politika migratorio, ekonomiko, komertzial eta ingurumenarekikoak.

Politika horien bidez etengabe ebasten zaizkie beren baliabideak Hegoalde Globaleko herrialdeetako milioika laguni, bai lanean, bai ingurumenari dagokionez ere. Politika horiek milioka pertsonaren probretzea eta desplazamendua eragiten dute. Politika horiek ezegonkortasun politikoa eragiten dute, porrot egiten duten gobernuak sortzen dituzte, gatazka armatuak eta goseteak, baita lehorteak eta bestelako hondamendi klimatikoak ere. Politika horiek gizatasuna kentzen diete migratzaileei: eskubiderik gabe utzi eta eskulangile merke gisa erabiltzen dituzte. Horren adibide ditugu Andaluziako eta Siziliako Vittoriako landa-eremuetan sasoika lan egien duten emakume marokoarren lan- eta sexu-abusuen salaketak.

Gero eta larriagoa da Europar Batasunean eta bere 28 estatu kideetan giza eskubideen urraketa.

Hortxe ditugu, esaterako, Segen gazte eritrearra, goseak hila, 24 urterekin deshidrataturik eta desnutrizioak jota iritsi baitzen Siziliara, Libiako atxiloketa-gune batean 19 hilabete eman ondoren. Edo Soumayle Sacko, Maliko 29 urteko sindikalista, Calabrian tiroz hila. Edo Mame Mbaye, 35 urteko mantero eta ekintzailea, Senegalen jaioa, Espainian paperik gabe 12 urte zeramatzana, bihotzekoak jota hil baitzen Madrilgo kaleetan poliziaren jazarpen baten ondotik. Edo Belgikan poliziak tiroz hildako Mawda Shawri neskatxa kurdua, bi urte besterik ez zituela. Bakarrik hil zen ospitale batean. Haren familia migratzaileen atxiloketa-gune batean sartu zuten.

Edo 2017ko abuztutik 2018ko apirilera arte Frantzia eta Italiaren arteko muga trenez edo “heriotzaren pasabidea” izenez ezaguna den mendiarteko bide arriskutsutik pasatzen saiatuz hildako gutxienez 12 pertsona.

Indarkeria eta arrazakeria instituzional horrekin batera, gora egin dute xenofobiak eta faxismoak, eta hala dira gero eta erreprsiboagoak Italia, Hungaria, Eslobakia, Txekia eta Polonia bezalako herrialdeen politikak. Austria eta Italiaren artean eraikitako immigrazio irregularraren aurkako ardatza dugu gainbehera horren azken adibidea. Gertakari horien aurrean, Ebk berak, Grezia neurri ekonomikoen bidez zigortu zuen berak, isildu eta utzi egiten du. Eskubide-urraketen konplize da, hala nola den Italiako portuak ixtea GKEen itsasontziek Mediterraneoan erreskataturako pertsonei.

Aurten Mugak Zabalduz Karabanak Italia du helmuga, sarrera garrantzitsu bezain arriskutsua dezplazatuentzat. Herrialde hori bereziki ari da parte hartzen Libia eta giza eskubideak sistematikoki urratzen diren beste hmugak externalizatzeko akordioen diseinuan. Gainera, Italiako gobernu berria erreferente bihurtu da immigrazioaren aurkako politiketarako, zeinek elikatu egiten baitituzte arrazismoa eta xenofobia Europako herrialdeetan, bai eta eskuin muturreko mugimendu eta indarrak ere.

Gainera, salatu egin nahi ditugu giza eskubideak errespetatzen ez dituzten hirugarren herrialdeekin egindako itzulera-akordioak. Inor ez da bidali behar tortura, jazarpena edo heriotza-mehatxuak jasan ditzakeen herrialde batera.

Mugen externalizazioarekin eta itzulera-akordioekin, giza eskubideak bermatzen ez dituzten gobernu ustelak ez ezik, mafiak ere ateratzen dira irabazle, zeinek batzuetan herrialde horiexetako elite politikoekin baitute lotura edo haien oiniritziarekin jarduten baitute. Giza Eskubideetarako Nazio Batuetako Goi Komisionatuak bere kezka azaldu du migrazio-politikak externalizatzeko praktika komunitario hori dela-eta.

Era berean salatu nahi dugu migratzaileei elkartasuna eskaintzen dieten pertsona eta erakundeen jazarpen eta kriminalizazioa. Hungarian onartu duten legea dugu horren azken adibideetako bat. Lege horrek kriminalizatu egiten ditu eta urtebeteko zigorra ezartzen die egoera irregularrean dauden etorkinei laguntzen dieten norbanako edo taldeei, baita laguntza hori asiloa eskatzeko aholkuak edo informazioa ematea bada ere.

Adierazi nahi dugu Europako kanpo-politikak salbuespen-egoera bat ari direla sortzen nazioarteak kontsakratutako giza eskubideei dagokienez. Giza eskubideen babes-estandarren murrizketa izugarri eta lotsagarri honen ondorioz, sistematikoki urratzen dira nazio eta nazioarte mailako arauak migratzaileen eskubide oinarrizkoenak babesteari dagokionez. Mediterraneoa, hobi komun bihurtua, edo Libian burutzen den migratzaile-salerosketa ditugu errealitate horren adibiderik krudelenak. Gainera, erruz eta etengabe ari da hazten mugetako segurtasun eta kontrolerako gastua, eta hala ari da sortzen “mugetako negozioa” alor horretako lizitazio publiko gehienak eskuratzen dituzten enpresa gutxi batzuen onurarako.

Europa ez da inola ere helmuga nagusia errefuxiatu eta migratzaileentzat. Gehienek beren eskualdean bertan bilatzen dute babesa edo aukera. ACNUR-en datuen arabera, errefuxiatu gehien hartzen dituzten herrialde nagusiak ez daude Europan. Gainera, EBko estatu kideek ez dituzte inola ere bete errefuxiatuak birkokatzeko hartutako konpromisoak.

Karabana feminista da hau. Ikusgai egin nahi ditugu emakumeak migrazio-prozesuetan. Azpimarratu nahi dugu emakumeak protagonistak eta dubjektu politikoak direla. Haietako  askok, jaioterrietan dituzten pobrezia, bazterketa eta indarkeriari aurre egiteko estrategia gisa ekiten diote migrazio-prozesuari. Eta pobrezia, bazterketa eta indarkeria berberei egin behar izaten diete aurre bai ibilbidean, bai herrialde hartzaileetan ere.

Europa ez da jasaten ari migrazio-krisi bat, balioen krisi bat baizik. Honegatik guztiagatik:

  • Pertsona migratzaileei dagokien protagonismoa nabarmendu nahi dugu, ezaxolagabekeriarekin apurtu eta elkarte, lurralde, herrialde, komunitate eta nazioen arteko elkartasun sareak indartu
  • Europako gorbernuei hau galdegiten diegu: baztertu ditzatela kapitalaren eta gutxi batzuen intereserako diren politika eta aurrera eraman ditzatela bizitza eta bizitzaren zein planetaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duten politikak
  • Eskatzen dugu migrazio prozesuan dauden pertsonentzako bide seguru eta legezkoak egokitu ditzatela, ziurtatuak izan daitezela dagozkien eskudideak eta neurriak har ditzatela explotazioa, gehiegikeria, biolentzia, salerosketa eta trafikoa sahiesteko
  • Giza eskubideek politika guztien oinarrian egon behar dute, baita migrazio politikei Horregatik, galdegiten dugu nazioarteko eskubideei dagozkien xedapenak bete daitezela, baita pertsona migrtzaileen babesle diren arauak, bereziki errefuxiatuen gaiari dagokion Ginebrako hitzarmena, zeinaren sinatzaileak diren Frantzia, Italia eta Espainia.
  • Eskatzen dugu giza eskubideak betetzen ez dituzten herrialdeekin indarrean dauden itzulera eta migratzaileak berriz hartzeko akordioak indargabetezea, salatzen dugu
  • Libia, Niger edo Maroko herrialdeetako mugen externalizazioa , baita nazioarteko hitzarmenak urratzen duten “beroan” egindako itzulera sistematizatuak
  • Eskatzen dugu FRONTEX-en disoluzioa, eta itsas salbamendurako ekintza baten ezartzea Mediterraneian
  • Mugak ixtea helburu duten politikak dira pertsonak bide ez seguruetatik igarotzera daramatzatenak, eta gorbernuen axolagabekeria da GKEak daramatzana giza eskubideak eta nazioarteko hitzarmenak betetzeko asmoz Horregatik, ez dugu onartzen gizakien salerosketaren diskurtso manipulatua, helburu baitute elkartasun- eta laguntza -lanak burutzen dituztenen kontrako operazio errepresiboak
  • Dublineko Araudiaren indargabetzea nahi dugu, zeinaren arabera ofizialki lehen zapaldutako herrialdea da harrera eskubidea erabakitzeko eskumena duena. Egiazko harrera duin bat posible izateko politikak eskatzen ditugu, Calabriako Riace herri italiarra adibide hartuz
  • Bai jatorrizko herrialdeetan, baita igarobide diren zein harrera herrialde drien herrialdeetan emakumeek jasaten duten bortizkeri sexuala salatzen dugu. Ondokoa eskatzen dugu:
    • Harrera herrialdeetan beraien eskubideak bermatuak izan daitezela, esplotazioa, gehiegikeriak, salerosketa eta sexu-esplotazioa sahiestuz
    • Haien bikoteekiko independientea den harrera eskaera egiteko eskubidea zihurta dadin, baita estatutu jurikiko independiente bat izateko eskubidea ere
    • Haien osasun behar bereziei arreta ematea, haien ugaltze eta sexu eskubideak bete daitezela, abortatzeko eskubidea zihurtatuz
    • Gehiegikeriak, bortizkeria, mutilazio genital aedo bortxazko ezkontzak jasan dituzten, edo jasateko arriskuan dauden emakume eta umeenganako arreta bermatzea
  • LGTBI kolektiboak pairatzen duen biolentzia eta ahultasun egoera salatzen dugu, bai jatorrizko herrialdeetan zein igarobide eta harrera herrialdeetan Hau dela eta, ondokoa da gure exigentzia:
    • Haien sexu identitatea “zuhurtziaz” bizko balute jazarpena eragotzi zezaketeela argudiatuz harrera ukatu egiten da Praktika honekin bukatu dadila
    • Haien osasun behar bereziei arreta ematea, haien ugaltze eta sexu eskubideak bete daitezela
    • Harrera herrialdeetako dokumentu administratiboetan identifikaziorako erabilitako izena erabiltzeko eskubidea aitor dadin
  • Lagundu gabeko adin txikikoei arreta ematea eskatzen Behin EB-tara heltzean ume eta nerabe hauen desagerpena gerta ez dadin neurriak har daitezela eta euren eskubideak bete berma daitezela biolentzia, abandonatzea, eta itzulketa ilegalak sahiestuz
  • Europar Direktibak ezartzen dituen berariazko ahultasun egoeran dauden pertsonentzako babesa bermatu dadila eskatzen Honen arabera, persona  hauentzako denbora berezia ezarri behar da, eskaerak egiteko laguntza emanez, berazegun egiten diren prozedura azkarrak, aeroportuetakoak kasu,   egiteari utziz. Egoera honen barruan aurkitzen dira tortura eta egoera traumatikoak bizitako pertsonak, jaarpen sexuala izan dutenak, salerosketa biktikak, adin txikikoak eta LGTBI pertsonak, beste batzuen artean
  • Atxikitze zentroen itxiera eskatzen dugu, baita kanporatze neurri hertsatzaileekin bukatzea ere, arreta berezia jarriz errotze egoerari
  • Europako Itzulera Direktibaren indargabetzea nahi dugu, Lotsaren direktiba izenaz ezagutua
  • EBko herrialdeetan egoera administratibo irregularrean dauden pertsonen erregularizazio prozesuak bideratu daitezela eta familien berelkartzeak berma daitezela eskatzen dugu
  • Errepresioa eta bortizkeri poliziala buka dadin exijitzen dugu, baita pertsona migratzile eta errrefuxiatuak jazarri eta erahiltzen dituzten eskuin muturreko taldeak behar bezala ikertzea ere
  • EBn lanean diharduten migratzaileen eskubideak eta duintasuna bermatzeko neurriak har daitezela nahi dugu, hala nola landa eremuko langileak edota etxeetako zaintzaileak
  • Migrazio gaien inguruan komunikabideei arduraz jokatzea eskatzen diegu, persona migratzaile eta razializatuak giza eskubideen jabe bezala aitortuz, ez mehatxu bezala

Herrien Auzitegi Iraunkorrak emandako jarraibideak jarria daitezen eskatzen dugu, zehazki palermon (2017ko abenduan) eta  Parisen (2018 ko otsailan) persona migratzile eta errefuxiatuen inguruan egindako jardunaldietan egindakoak. Jarrai daitezela ere NBEk migrazio bideetan gertatutako bortxazko desagerpenen inguruan egindako azken txosteneko jarraibideak (2017), baian Amnistia internazioalek Libiako eskubideen urraketen  inguruan  egindakoak (2017 ko abendua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude