Mugak Zabalduz karabana, Barazkiak eskubideekin

Azken urteetan, Euskal Herritik, eta “Mugak zabalduz karabana” ekimenpean, parte hartu izan dugu Grezia, Italia eta Hegoaldeko  Mugara joandako karabanetan, Europar Batasunak migrazioaren kontuan daraman politika hiltzailea salatzeko asmoz

Aurten euskal Herrian geratukoa gara baina ez gara isilik geratuko, garrantzitsua iruditzen zaigulako hemen bertan egiten diren jarduera politiko eta ekonomikoak -eta horien ondorioak pertsonen bizitzetan salatzea.

Gaur hemen gaude Nafarroako landa eremua eta bertan lan efgiten duten pertsonen eskubideak defendatzeko. Elikadura burujabetza, nekazaritzan eta abeltzaintzan ingurugiroarekiko errespetuzkoa den bertako ekoizpena eta familia arloko ustiapenaren alde gaude, baina ez langileen baldintza prekarioen kontura.

Behin eta berriz errepikatuko dugu, ez da kasualitatea, egiturazko arrazakeria baizik.

Salatu egingo dugu pertsona migratzaileen manipulazioa beren eskulanei ahalik eta etekin gehiena xurgatzeko, bai osasun arloan, bai etxeko zainketetan, bai kontserba-lantegietan, edo baita landa eremuko langileen kasuan ere. Eta hau gertatzen da Gizarte-segurantzaren laborantza-erregimenari eta Atzerritarren Legeari esker, langile migratzaileen zapaltzeaz elikatzen den produkzio-sistema baten euskarriak direlako.

Gaur “Huerta de peraltan” egon gara eta bertan kontatu digute langileek enpresak ez duela hitzarmena betetzen eta zenbait langileen kontrako salaketa kanpainarekin dirauten.

UVESAn ere egon gara eta bertako langileek kontatu digute pairatzen duten egoera: soldata baxuak, malgutasun handia, gehigizko lan erritmoak eta osasun-arloko baldintza kaxkarrak.

Castel-Ruizen ere egon gara. Babesa eman nahi izan diegu beraien eskubideen alde borrokan diarduten langileei. Kontatu digutenez, enpresak kaleratu ditu eta beraien jatorriaren araberako estigmatizazioa egin du. Kaleratze hauek salatu izan dira epaitegian eta lehenbiziko epaiketa uztailaren 29an izango da.

Lan-baldintzak hobetzea eskatuko dugu, eta gutxienez laborantza lan-hitzarmenek agintzen dutena bete dadin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude