Bilboko 2020 Mugak Zabalduz Karabanaren azken aldaketak

Euskal Herrian pandemiak azken egunetan eragin dituen mugak direla eta, 2020ko Europako Karabanaren jarduerak murriztu behar izan ditugu Bilbon, abuztuaren 29an eta 30ean.

Egun hauetan milaka migratzaile eta errefuxiatuk mugetan pairatzen duten egoera salatuko dugu, Balkanetan bereziki, baita gerra eta bertako fabrikatzaile eta merkatarien industria ere. Erregularizazio eskubidea ere eskatuko dugu.

Nolanahi ere, programa hau ez da behin betikoa, eta eguneratu ahal izango da.

Abuztuaren 29, Larunbata

10:30: San Nikolas plaza, Areatzan, Bilbon: autobusaren irteera (autobusean kobratuko diren 7 euroko prezioa)
11:30: Petronor gasolindegia Sollube errepidean:

Ongi etorri 2020ko Europako karabanara
Oinez, Bermeoko Plaza-Kioskora bidean

Bermeoko Plaza-Kiosko:

Migrazio-esperientziak dituzten pertsona desberdinen testimonioak.
Serbian eta Grezian egindako argazki erakusketak.

Norberaren konturako bazkaria (bokatak …) eta autobusez Barakaldora irteera (ordua adieraziko da)


17:00, Barakaldo:

ITP Aero aireontzi militarrak fabrikatzen dituen enpresaren aurrean kontzentrazioa
Partehartzaileak: Emakumeok Gerraren Aurka-Mujeres contra la Guerra y Grupo Antimilitarista de Bilbao KEM-MOC.

18:00, Santurtziko portuko begiratokia.

Kontzentrazioa
Partehartzaileak: Zierbena Sarea eta LGEA (La Guerra Empieza Aquí- Gerra Hemen Hasten Da)

Bilbora buelta

Igandea, Abuztuaren 30

10:30, San Nikolas plaza, Areatza, Bilbo: autobusaren irteera (3 euroko prezioa, autobusean kobratuko dena; norberaren kontura itzultzekoa)
12:00, Astondo (Hondartzape erretegiaren ondoan):
Harrera OEE Plentzia-Gorliz

#ErregularizazioaYa kanpainari buruzko partehartzeak

Ibilbidea hondartzaren ertzetik arrapalarantz, eta amaiera Astilleron.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude