KANARIAR UHARTEETAKO MIGRATZAILEEKIKO ELKARTASUNA

Argazkia: Dabid Ekinklik argazkilariak

Kanariar Uharteetako azken hilabeteetako egoera jasanezina izaten hasi da bertara iritsi diren pertsonentzat. Espainiako Gobernuak Lesbosen aplikatutako eredua aplikatzen ari da uharteetan, penintsulara lekualdatzea eragotzi eta Kanaria Handiko “Barranco Seco” eta Tenerifeko “Las Raices” bezalako “aldi baterako kanpamenduak” sortuz. Argi dago Espainiar Gobernuaren estrategia irla harresi bat balitz aurkeztea dela, bertara heltzen direnak isolatzeko eta irteera are zailagoa bihurtzeko, kanporatze kolektiboak erraztuz. Azken finean, jada ezaguna dugun migrazio-politika, Kanariak “Europarako sarbide” bihur ez daitezen bilatzen duen politika.

Migrantez osatutako talde batek Tenerifeko “Las Raices” kanpamentura gehiago ez sartzeko erabakia hartu izanaren albisteak heldu zaizkigu, kanpamentu horren barruan biziarazten dizkieten baldintzak salatzeko eta Europara bidaiatzen utz diezaieten exijitzeko. Kanpoan lo egingo dute irtenbide bat izan arte, jada 4 hilabete baitaramatzate zain. Kanpamentuko baldintzak tamalgarriak direla helarazten digute: janari gutxi, ur hotza, jende pilaketak, hotza eta mediku, abokatu eta itzultzaileen zerbitzu duinak jasotzeko ezintasuna. Eta gainera, horri guztiari barruan polizia-erregistroak daudela gaineratu dute, han lo dauden pertsonei tratu iraingarriak emanez.

Erabat babesten ditugu euren protestak eta Pertsona Migratzaileei Laguntzeko Batzarreko kideak; pasotismo instituzionala gaitzetsi izanagatik, hainbeste hilabeteren ostean pertsona horiei guztiei irtenbiderik eman ez zaielako, eta pertsona horien borrokak eta aldarriak babesteagatik.

Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Euskal Herriko Mugak Zabalduz Karabana elkarteetatik elkartasun osoa adierazten diegu Kanariar Uharteetan dauden migratzaileei, migrazioari eta babeslekuari buruzko Europako politikak salatzen ditugu, eta migrazio-ibilbideekin eta beren senideekin biltzeko bidearekin jarraitzen uzteko eskatzen dugu bai penintsulan baita Europako beste leku batzuetan. Inoiz baino gehiago, gaur egun Europara etortzen diren pertsonen aurka dauden politika arrazista eta kriminalen aurka gaude.

Mugimendu askatasuna! Migratzea ez da delitua  !!!

Europa erruduna !!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude