Ibilbidea: Euskal Herria, Andaluzia, Ceuta

GRANADA – MOTRIL ETAPA

UZTAILAK 12, OSTIRALA – GRANADARA HELDU

  • Irteera lurralde bakoitzetik. Eguna bidaiatzen emango dugu.
  • Kanpalekuan ezarri. “Ciudad de los niños”. HOM Fundazioa. Málagarako errepidea. (Futbol-zelaia, kiroldegiak eta bilerak egiteko guneak)
  • 20:00-00:00: Flamenkoaren Interpretazio Zentroan (Sacromonte), ongietorria, afari kolektiboa eta arrazismoaren kontrako jaia.
  • Lehenengo gaua Granadan.

UZTAILAK 13, LARUNBATA – GRANADA

Goizean, “Ciudad de los niños” gunean:

  • Gosari kolektiboa.
  • 10:00-13:00: kulturartekotasunarekin, harrerarekin eta abarrekin loturiko testigantzak eta esperientziak. Izan daiteke mahai-ingurua, hitzaldia…
  • 14:00-15:30: bazkaria.

Arratsaldean:

  • 16:30-18:30: Karabana abiatzeko asanblada.
  • 18:30-19:30: Eragiteko ekintzarako eta Elkar zaintzeko guneetarako materiala prestatu.
  • 20:00-21:00: elkarretaratzea Granadako hirigunean.

Gauean:

  • Afaria, norbere kontura.
  • Buelta kanpalekura, autobusez (gidarien ordutegiek ahalbidetuz gero).
  • Bigarren gaua Granadan.

UZTAILAK 14, IGANDEA – MOTRIL

Goizean:

  • 7:30-8:30: gosari kolektiboa.
  • 8:30: Motrilera abiatu (66 km, 1 h 30 min).
  • 10:30-13:30: mahai-ingurua, gaia: erreskatea. Dokumentala eta beste jarduera batzuk.

Arratsaldean

  • 14:00-15:30: bazkaria.
  • 16:00-18:30: mobilizazio-ekintzak Motrilen (Atzerritarrentzako Aldi Baterako Arreta Zentroan, hondartzan…).
  • 19:30: buelta Granadara, autobusez.

Gauean

  • 21:00etatik aurrera: denbora librea Granadan. Autobusak La Chana auzoan (pintxo-gunea) gera daitezke, “Ciudad de los niños” gunetik gertu. Afaria norbere kontura.
  • Hirugarren gaua Granadan.

ITSASARTEKO ETAPA

UZTAILAK 15, ASTELEHENA

Goizean

  • 8:00-9:00: gosari kolektiboa “Ciudad de los niños” gunean.
  • 9.00-10:00: kanpalekua jaso.
  • 10:00: Tarifara abiatu (280 km, 5 h; bazkalordurako iritsi).

Arratsaldean

  • 15:00-16:00: bazkaria.
  • Kanpalekuan ezarri.
  • 17:00-19:00: Tarifa-Algeciraseko esperientziak.
  • 19:30-20:30: elkarretaratzea eta manifestazioa Tarifan (ABZ).

Gauean

  • 21:00-22:00: afaria Tarifan.
  • 22:00-00:00: zinema dokumental-aktibista saioa.
  • Lehenengo gaua Tarifan.

UZTAILAK 16, ASTEARTEA

Goizean

  • 8:00: jaiki.
  • 8:15: gosaldu barik Algecirasera abiatu (45 min).
  • 9:30: ferrya Ceutara. Gosaria ontzian, norbere kontura.
  • 10:30-13:00: salaketa-martxa Tarajal hondartzara.

Arratsaldean

       – Bazkaria eta ekintzak Argentina parkean eta Errege-erreginaren plazan.

UZTAILAK 17, ASTEAZKENA

Goizean

  • Bertako taldeak prestatzen ari diren programa.

Arratsaldean

  • 17:00: ferrya Algecirasera. Beharbada, mobilizazioa Marokoko Kontsulatu parean.
  • 20:30-21:00: Algecirasetik Tarifarako bidaia.

Gauean

  • 21:00-22:00: afaria Tarifan.
  • 22:00-01:00: festa musika solidario-aldarrikatzaileaz.
  • Bigarren gaua Tarifan.

UZTAILAK 18, OSTEGUNA

Goizean

  • 8:00-9:00: gosaria Tarifan. 9:00: kanpalekua jaso.
  • 9:30: Jerezera abiatu (120 km, 1 h 45 min). 11:15ean heldu.
  • 11:30: 2 orduz: kalejira aldarrikatzailea. La Jandako eta Jerezko esperientziak; gaia: harrera. 
  • 14:00-15:00: bazkaria.

Arratsaldean

  • Jerezko taldeak prestatzen ari diren programa. Karabana Futbol vs Alma África?
  • Babesa Memoria Historikoa bultzatzeko elkartearen mobilizazioari.

Gauean

  • 21:00-22:00: afaria Jerezen.
  • 22:30: Karabanaren asanblada (errepasoa eta hobekuntzak).
  • Lo Jerezen.

UZTAILAK 19, OSTIRALA

Goizean

  • 8:00-9:00: gosaria Jerezen.
  • 9:30: Sevillara abiatu (92 km, 1 h 30 min, udako trafikoaz).
  • 11:00: prentsaurrekoa Andaluziako Juntako Gobernu parean, Sevillan.
  • 13:00: ogitartekoa jan, norbere kontura.

HUELVAKO ETAPA

Arratsaldean

  • 14:30: Sevillatik Huelvarako bidaia.
  • 16:00: Huelvan prestatzen ari den programa (beharbada, elkarretaratzea ortuari- eta fruta-enpresa baten parean…).
  • 19:30: kanpalekuan ezarri.

Gauean

  • 21:00-22:00: afaria.
  • Lehenengo gaua Huelvan.

UZTAILAK 20, LARUNBATA

Goizean

  • 8:00-9:00: gosaria Lepen.
  • 10:00-13:00: Huelvan prestatzen ari den programa.
  • 14:00-15:00: bazkaria.

Arratsaldean

17:00-19:00: sasoikako langileen eta egonlekuetako esperientziak Huelvan. Probintzia honetan, 21.000 emakume marokoarrek baino gehiagok lan egin dute 2019ko marrubiaren sasoian. Askotan, egonleku penagarriak, lan-esplotazioa, andrazkoen kolektiboen zaurgarritasuna, frogaturiko eta salaturiko lan- eta sexu-abusuak, eta abar izanik.

Gauean

  • 21:00-22:00: afaria.
  • Karabana agurtzeko jaialdia.
  • Bigarren gaua Huelvan.

UZTAILAK 21, IGANDEA

  • 8:00-9:00: gosaria.9:00: kanpalekua jaso.
  • 10:00: irteera.
  • Bazkaria bidaian.

Ebaluazio-asanbladak autobusetan, etxerako bidaian.