Hemen aurkituko dituzu informazio guztia, estekak, egitaraua eta beste….
Eta Iruñetik busean etortzeko hemen daukazu esteka: Izena ematea
Hemen aurkituko dituzu informazio guztia, estekak, egitaraua eta beste….
Eta Iruñetik busean etortzeko hemen daukazu esteka: Izena ematea
Uda honetan ere, ehunka lagun eskubiderik gabeko eremuetara joango gara, gerra-agertoki bihurturiko muga horietara, non pertsonei hiltzen uzten zaien, gorputzak behartzen diren, eta bizitza nahiz giza eskubideak babesten dituztenak kriminalizatu egiten diren.
Laugarren aldiz, Mugak Zabalduz Karabanak mugetan bizi diren pertsonekin eta erakundeekin bat egingo du. Lehenengo, Grezian egin zuen, gero Melillan eta Italian, eta orain, beste behin, Europako Hego Mugan egingo du, Andaluzian eta Ceutan, hain zuzen.
Berriro joango gara Hego Mugara egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin duelako. Azken urtebetean, hango kaosean ikusi dugu, kostalde horietara iritsi diren pertsonen harrera antolatzeko erakundeen inolako aurreikuspenik ezean, horrek eragindako tratu duinez eta ankerrean. Andaluziako gobernu berriaren aldetik, PPk eta Ciudadanosek osatua dagoen horretatik, VOXen babesaz, politika neofaxisten eta immigrazioaren kontrakoen erreferente bihurtua bera, ez dago arreta-gabezia hori arintzeko inolako asmorik espero izaterik.
Munduan, Erdialdeko Mediterraneoko ibilbidean (Libiatik Italiara) hil dira migratzaile gehien 2019ko hil hauetan, eta ondoren Hego Mugan, Migrazioen Nazioarteko Erakundearen (MNE) arabera.
Espainiako estatuko 100 erakundek eta kolektibok baino gehiagok eusten diogu Mugak Zabalduz Karabanari, Europar Batasuneko migrazio-, ekonomia-, merkataritza- eta ingurumen-politikak salatzea xede.
Karabana honetan, CarovaneMigranti-rekin parte hartuko dugu, bai eta harekin batera doazen Aljeria, Tunisia eta Mexikoko lekukoekin ere, zeinak beren bizipenen bitartez Mediterraneoko eta Erdialdeko Amerikako errealitate migratzaileak lotzea ahalbidetuko diguten. Migratzaileen protagonismoa ikusgai jarri nahi dugu, haien adierazgarri gorena: azken urtebetean Erdialdeko Amerikako karabanak osatu dituzten lekualdaturiko pertsonen exodoa, erresistentziarako gizarte-mugimendu berria, bizi daitekeen bizitzaren alde bidean.
Mundu-mailako desordena berria eta giza eskubideak
Mundu-mailako desordena berriaren ereduak gutxiengo baten epe motzerako etekina lehenesten du pertsona guztion bizitzaren eta planetaren iraunkortasunaren aurretik. Politika predatzaileak baliabideez eta lurraz jabetzen dira, lugorri bihurtu arte hondatzen eta kutsatzen dute, gosea, ezegonkortasun politikoa, gatazka belikoak eta ingurumen-hondamendiak eragiten dituzte, eta horien ondorioak Munduko Hegoaldeko herrialdeek pairatzen dituzte bereziki; gainera, hertsiki lotuta daude pertsonak migratzera eta babesa bilatzera behartzen dituzten arrazoiekin. Politika horiek gizatasunaz gabetzen dituzte migratzaileak, eskubiderik barik uzten dituzte, eta eskulan merkea bilakatuta esplotatzen dituzte.
Europan, kanpo-politikak salbuespen-egoera eragiten ari dira, nazioarteko zuzenbideak ezarritako giza eskubideei dagokienez. Horiek babesteko estandarren murrizketa izugarri eta lotsagarri honek eragindako egoeran, sistematikoki urratzen ari da migratzaileen eskubiderik oinarrizkoenak babesteko nazio-mailako eta nazioarteko araudia. Mediterraneoa eta Saharako basamortua hobi komun handiak bihurtuak, esklaboak balira bezala migratzaileen salerosketa Libian… horra errealitate honen adibide ankerrenetako bi.
Horrekin batera, segurtasun-arloan eta mugen zaintzan gero eta diru gehiago gastatzen da; hala, “mugen negozioak” gero eta irabazi handiagoak ematen ditu, gerren negozio klasikoak bezainbeste, eta etekin horiek guztiak arlo honetan lizitazio publiko guztiak irabazten dituzten enpresa gutxi batzuentzat dira. Hori dela eta, EBko herrialdeek giza eskubideak bortxatzen dituzten gobernuekin arma-merkataritzan jarduteari utz diezaioten exijitzen jarraitu beharra dago.
Horrez gain, une honetan, EB, Estatu Batuak, Frantzia, Errusia, Saudi Arabia eta Egiptoko gobernuek Libiako egungo gerra babesteari utz diezaioten galdegiten ari gara, zibilen heriotza eta herrialde barruan errefuxiaturiko milaka lagunen lekualdaketa eragiten ari den gerra hori, eta, NBEren arabera, atxiloketa-esparru libiarretan dauden milaka migratzaileren bizitza arriskuan jartzen duena.
Ultraeskuinaren gorakadak giza eskubideen egoera larriagotu du
Europako azken hauteskundeetan ultraeskuineko alderdien itxaropenak bete ez badira ere, nabarmen egin dute aurrera hainbat herrialdetan: Italia, Hungaria, Polonia eta Britainia Handia. Gauza bera gertatzen ari da kontinente amerikarrean, non Estatu Batuak eta Brasil diren diskurtso sakonki neoliberal, xenofobo, arrazista, misogino eta homofoboa dakarren ultraeskuin horren adierazpenik ezagunena.
Alderdi horiek lortu dute biztanleriaren zati batek bere egitea haien aurreiritziak, migratzaile eta errefuxiatuak iristea eta babes-sistema publikoa hondatzea, delinkuentzia, terrorismoa edota matxismoa lotzen dituzten biztanleek, hain zuzen.
Kultur arrazismoa da, Europaren eta bertako humanismoaren balio hipotetikoen suntsipenaz ohartarazten duena. Alabaina, alderdi horiek desagerrarazi nahi dituzte mestizajearen, Kultur aniztasunaren, demokraziaren edo giza eskubideen balioak, horien ordez balio neokolonialista, bortitz eta patriarkal sakonak ezartzeko.
Espainiako estatuko egoera
Espainiako Gobernuak munduan eta Europan nagusi diren politikak aplikatzen ditu. Aitzindaria izan da mugak esternalizatzeko akordioak egiteko orduan, Marokorekin (1992), alegia, giza eskubideak eta Saharako zein Rifeko biztanleen eskubideak sistematikoki urratzen dituen herrialdearekin. Pedro Sánchezen gobernuak, hitzeman zuen bezala kontzertinak kendu beharrean, akordioak egiten jarraitu du Marokorekin; ondorioz, poliziak are indarkeria eta errepresio handiagoa egikaritzen du muga zeharkatzeko aukeraren zain dauden pertsonengan, bizirik irauten saiatzen ari diren toki horietan.
Motrilen, azken hiletan migratzaile iritsi berri gehien pilatzen ari diren tokietako batean, gobernuak erabaki du Etorkinak Aldi Baterako Hartzeko Zentro bat eraikitzea, hots, Atzerritarrak Barneratzeko Zentro ezkutu bat. Tokiko erakunde solidarioek erabakia gaitzetsi dute, eta Mugak Zabalduz Karabanak han bertan salatuko du.
Hau eskatzen diegu Espainiako estatuko eta Europako gobernuei:
Karabana feminista
Migrazio-prozesuetan dauden emakumeak ikusgai jarri nahi ditugu, baina ez berriz biktima gisa irudikatu eta migrazioarekin lotuta beren profilak edota proiektuak homogeneizatuko dituen ikuspuntutik. 2018an, handitu egin zen penintsulara mugaren eremu honetatik sartu ziren migratzaileen arteko andreen ehunekoa: 2017an, % 7 izan ziren; egun, % 17 dira, 10.901 andre, APDHAren arabera. Azpimarratu nahi dugu emakumeak protagonista eta subjektu politikoak direla, Saharaz hegoaldeko emakume guztiak ez direla giza salerosketaren biktimak, eta, bitarteko eraginkorrak ezarri ezean, ezin dela egin giza salerosketari aurre egiteko borrokaren gaineko diskurtsorik. Marokoko Gobernua ere salatu nahi dugu, giza salerosketaren kontrako borroka aitzakia gisa baliatzen ari delako emakumeek baso eta etxebizitzetan ezkutaleku dituzten kanpamentuak desegiteko, emakume horiek atxilotzeko eta, autobusez, Aljeriako muga bortitzera deportatzeko.
Egoera administratiboa legeztatzeko betetzeko moduko baldintzak edo bide legal eta seguruak ezartzeak amaiera emango lioke emakume migratzaile askok jasaten duten lan-esplotazioari edo indarkeriari. Orain, dirutza ordaindu behar diete beren migrazio-proiektua burutu ahal izateko dirua utzi zieten zamaketariei edo haien senideei, ezin dutelako bisarik lortu.
Bereziki salatu nahi ditugu emakume marokoarrak, Huelvako soroetan marrubi-bilketan diharduten sasoikako langileak eurak, pairatzen ari diren lan-esplotazioa eta sexu-abusua, hala nola egoera bertsuak Sizilian eta Apulian, Italian, hain zuzen.
Salatu nahi ditugu, halaber, ehunka emakumezko zamaketari marokoar eta etxeko langileak Ceuta eta Melilla hirietan nozitzen ari diren tratu ankerra eta esplotazioa.
Ez dugu onartzen pertsonen salerosketaren kontrako diskurtsoa, erabiltzen denean migratzaileen eta haiei laguntza ematen dieten pertsonen kontra errepresioa egikaritzeko, besterik ez. Mugak ixteko politikek behartzen dituzte pertsonak segurtasunik gabeko bideetara jotzera, eta Europako gobernuen axolagabekeriak behartzen ditu GKEak giza eskubideak eta nazioarteko itunak betetzeko ekimena beren gain hartzera.
Emakumeak nozitzen ari diren sexu-indarkeria salatu nahi dugu, bai beren sorterrietan bai handik beste herrialde baterako bidean bai harrera-herrialdeetan nozitu ere. Horri dagokionez, hauek dira gure eskakizunak:
Karabana ekologista
Planetako eremu handiak, kontinente afrikarra, kasu, baita Andaluzia ere, bero-boladek eta lehorteak jota daude. Ondorioz, landa-eremuetan bizi diren pertsonak gero eta pobreagoak dira. Klima-aldaketak heriotza-tasa areagotzen du, eta milioika lagunek ur-eskasia larria jasaten dute arrazoi ekonomiko eta politikoengatik, transnazionalen jardunagatik eta uraren pribatizazioagatik. Hori guztia hiri handietarako migrazioak eragiten ari da, eta hiriok iraunkorrak izateari utzi diot. Gainera, gizarte-desparekotasunak eta indarkeria areagotu egin dira, eta bereziki andreek pairatzen dituzte, haiek arduratzen direlako ur-horniduraz eta laborantzaz familiaren beharrak asetzeko.
Erresistentzia solidarioa
Erresistentzia-modu berriak ere aintzatetsi nahi ditugu. Izan ere, aurretiko beste borroka-modu batzuekin batera, sare bat osatu dute estatu osoan zehar: mota askotako taldeak modu ugaritan antolatu dira migratzaile eta errefuxiatuei harrera egiteko ez ezik, haien oinarrizko eskubideak bortxatzen ari direla salatzeko ere.
Gertura zaitezte Mugak Zabalduz Karabanara, eta egizue bat Granadan, Motrilen, Tarifan, Ceutan, Algecirasen, Jerezen, Sevillan eta Huelvan zehar egingo ditugun ekintzekin eta ekitaldiekin.
2019ko uztailaren 12an, ostiralean, Mugak Zabalduz Karabana Euskal Herritik eta Espainiako estatuko beste leku batzuetatik abiatuko da, eta bederatzi egunean Europako Hego Mugara iritsiko da, Granada, Motril, Tarifa, Ceuta, Algeciras, Jerez, Sevilla, Lepe eta Huelvako ortua deritzon eskualdea zeharkatu ostean.
Hauek dira Mugak Zabalduz Karabana 2019ren helmuga Hego Muga (Andaluzia, Ceuta) izateko arrazoiak:
Europako eskualdeetatik, Andaluziara iritsi ziren migratzaile gehien (58.000 inguru) 2018an (+ 6.583 Ceuta eta Melillan). Ondorioz, Mediterraneoko kostalde andaluziarretan hildako askoz gehiago izan dira (1.064). Etorkin gehiago iritsi izanak Andaluziako harrera-sistema instituzionalaren gabezia larriak azaleratu ditu, eta, hala, migratzaileak Espainiako estatuko hainbat hiritara bidali dira Europako beste herrialde batzuetarako bidean; era berean, Gobernuaren migrazio-politikan inboluzioa gertatu da: migratzaileak atxilotzeko eta atxikitzeko legez kanpoko tresnei eusteaz gain, ehunka lagun estatura heldu bezain laster kanporatu ditu, eta bai Open Arms bai Aita Mari ontziei Mediterraneoan salbamendu-lana egitea eragotzi die.
Andaluziako erkidegoko hauteskundeak egin ostean, eskuineko eta ultraeskuineko alderdien koalizioa dago agintean, alegia, migratzaileak erabili zituzten eta erabiltzen dituztenena beren hauteskunde-programa eta jarduketa politiko erreakzionarioen errudun gisara. Egoera hau egundoko erronka da gizarte-erakunde guztientzat, bai eta bizitzaren erdigunean bazterturiko, ikusezin bihurturiko eta esplotaturiko pertsonekiko elkartasuna eta giza eskubideen babesa jarri nahi ditugunontzat ere.
Ceutan, migrazioaren gaia eguneroko bizimoduan txertatuta dago, eta Giza Eskubideak errespeta daitezen lanean diharduten erakundeek zailtasun handiak eta laguntza gutxi topatzen dituzte biztanleriaren aldetik. Karabana bertan izatea oso lagungarria izan dakieke, haien jarduna aitortzeko eta sustatzeko, 2017an Melillan gertatu bezala.
Huelvako probintzian, egonlekuetako bizi-baldintzak, lan-esplotazioa nekazaritzako eginkizunetan eta sasoikako andreek nozitzen duten sexu-indarkeria erabat jasangaitzak dira. Hango agintariek, Laneko Ikuskatzailetzak, gizarte-erakundeek eta biztanle ugarik ez ikusiarena egiten dute, eta, etekin ekonomikoa lortzearren, pertsonen giza eskubideak zapaltzen dituzte. Egoera hori aldatzeko borrokatzen ari diren taldeek beharrezkoa dute beren mobilizazio eta salaketen oihartzuna Huelvako probintziaz harago zabaltzea.
Bi bilera egingo dira karabana antolatzeko eta gure artean elkar ezagutzeko:
Para organizar la caravana se harán 2 reuniones:
Desde Euskal Herria, y bajo la iniciativa “Abriendo fronteras – Mugak Zabalduz” participamos en las caravanas a Grecia y a Melilla de los dos últimos años, para denunciar las políticas criminales de la Unión Europea en materia de migración. Denunciamos que sus políticas económicas provocan guerras, expolio de recursos naturales y económicos, explotación laboral y social de las personas, y generan un violento empobrecimiento y el desplazamiento de millones de personas en el mundo. Esas políticas económicas y geo-estratégicas son blindadas por Leyes de extranjería, cierre y militarización de fronteras, racismo institucional, entre otras muchas cosas.
Este año, el 13 de julio, también saldremos hasta Italia con este mismo objetivo. Entonces…
Porque, en esta ocasión, queremos poner el foco político en nuestro territorio. Porque nos parece importante denunciar las prácticas políticas y económicas que se realizan aquí y sus consecuencias sobre la vida de las personas, muchas de ellas nuestras vecinas y vecinos.
También queremos señalar la responsabilidad de las instituciones locales en el mantenimiento de estas políticas. Con su acción o inacción permiten que se construyan nuevos CIEs en nuestro territorio; que se practiquen devoluciones en caliente en nuestras fronteras y controles racistas; que se mantengan polígonos de tiro y fábricas de armas; que se abran los puertos al tráfico de armas y se cierren con muros al tránsito de personas.
Con esta caravana queremos hacer visible el protagonismo de las personas migrantes en todos estos procesos, apoyando sus luchas contra la explotación y por el derecho internacional a la libre circulación y a una política de acogida efectiva. No somos cómplices de esas políticas asesinas, nunca estaremos de parte de quienes destruye vidas. Por eso, es necesario romper la frontera de la indiferencia en la que vivimos sumergidas cada día en nuestro territorio, señalar a las y los culpables, mostrar nuestra solidaridad y ejercer una acogida real a nuestras vecinas y vecinos.
EXIGIMOS a nuestros Gobiernos un modelo social que anteponga la vida a los intereses del capital, con un reconocimiento pleno de derechos y garantías sociales para todas las personas.
QUEREMOS reforzar las redes de solidaridad entre distintos territorios, pueblos y naciones, en todas las direcciones. Animar a todos los colectivos y personas de Euskal Herria a unirse a esta iniciativa para construir una sociedad asentada en la libertad, la justicia y la solidaridad.
¡ABAJO LOS MUROS DE LA VERGÜENZA!
¡NINGUNA PERSONA ES ILEGAL!
¡TODOS LOS DERECHOS PARA TODAS LAS PERSONAS!